Norman Jewison (1926- )
Zinema zuzendaritzan eta ekoizpenean denbora luzean aritutako gizon ospetsu hori ekarriko dugu gogora apirilaren 27tik maiatzaren 2ra bitarteko aste zinematografikoan.
Norman Jewison-ek 40 Poundsof Trouble izeneko filma 1963. urtean zuzendu zuenetik zinema iparramerikar zailean leku bat egitea lortu zuen.Zuzendari onenaren Oscar Sarira izendatuta egon da hiru alditan baina ez du lortu, honako film hauekin egon ere:Gaueko berotasunean (Sidney Poitier, Rod Steiger), The Fiddler on the Roof (Topol, Norma Crane) eta Ilargiak sorgindua (Cher, Nicolas Cage).
Jewisonen beste film interesgarriak honako hauek dira:The Cincinnati Kid (Steve McQueen,Edward G. Robinson),The Russians are Coming, The Russians Are Coming! (Carl Reiner, Eva Marie Saint), Thomas Crownen afera (Steve McQueen, Faye Dunaway), Rollerball (James Caan), F.I.S.T. (Sylvester Stallone), Jesus Christ Superstar, ...And Justice for All (Al Pacino), Agnes of God (Jane Fonda, Anne Bancroft), Hurakana (Denzel Washington), Dinner With Friends eta The Statement.
Azkenik, 1988. urtean, Akademiak Norman Jewisonen lana aintzat hartu eta ohorezko Oscarra eman zion.