Urtarrileko musika nobedadeak
Hona hemen abenduan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. “Beste denbora batean” izeneko disko berriarekin dator Gari, duela lau urte baino gehiagoz geroztik laguntzen dion Maldanbera taldearekin batera. Garik, bakarrik hasi zenetik, hamargarren diskoa du hau. Zortzi gai biltzen ditu eta, besteak beste, eguneroko bizitza, bere erronkak eta zoriontasuna ditu aztergai. Ibai Marin abeslari eta gitarrista, Hira taldeko lider ohia, zeinarekin bost disko argitaratu zituen, berriro dator eszenatokietara, eta oraingo honetan bakarrik, “Bidean naiz” disko berriarekin. Eta bidaia “autobiografiko” baten aldeko apustua egin du, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako zortzi abestirekin.