Azaroko nobela nobedadeak
Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Bertol Arrietaren “Gezurra berdaderoa” lehen eleberriak umorea, erotismo keinuak eta bizipoza uztartzen ditu. Aniztasuna, mota guztietako egoerak fikzionatzen baitira, eta umore beltza dira Xabier Montoiaren “Taxiak ez dira inoiz gelditzen” ipuin liburu berriaren bi ezaugarri. Maribel Aiertzak artearen esparrua aztertzen duen “Ezer ez da dirudiena” liburua argitaratu du. Artearekin zerikusia duten zortzi historia, non fikzioa eta errealitatea maisutasunez nahasten diren. Irati Elorrietaren “Luces de invierno” lana, adiskidetasunari, lotura komunitarioen sorrerari, deserrotze eta errotzeari, migrazioari, afektua bilatzeari eta bizitzan hazten jarraitzeko leku bat bilatzeari buruzko hausnarketa sakon eta hunkigarria da, egunerokotasuna aztertzen duen begirada intimo batetik abiatuta. Sonia Hernándezen “Maneras de irse” hamahiru kontakizun dira, heriotza mota desberdinei buruz hitz egiten digutenak, hots, urteak igaro ahala gertatzen den heriotza, maite ditugunen heriotza edo mundutik kanpo sentitzea.