Ekaineko eleberri eta komiki nobedadeak
Liburutegian azken hilabetean zehar jasotako eleberri eta komiki berrienak eta baita aukeraketa bat ere.
Ekaineko eleberri eta komiki nobedadeak
Hona hemen azken 30 egunetan liburutegira iritsi diren fikziozko lanen bilduma. Irudietatik zuzenean jo dezakezue katalogora, katalogotik erreserbetara eta hortik zuen etxeraino eramateko prest daude dagoeneko.
ELEBERRIAK:
“El roce de la oscuridad” Jesús Valero donostiarraren trilogiako azken liburua da. Eleberri historikoa da, etengabeko denbora-jauziak dituena. I. mendetik aurrera, Maria Magdalenak erlikia batekin lotutako misio baterako konpromisoa hartzen du, XIII. mendetik igaroz gurutzadekin eta bigarren erlikia baten bilaketa ezkutuarekin, eta XXI. mendearekin nahastuz, non ikertzaile bat eta espioiak aliantzaren kutxaren bilaketa irrikatua egiten saiatzen diren.
“Argialdiak“ Miriam Luki kazetariak argitaratutako lehen literatur lana da. Bederatzi ipuin labur desberdinek osatzen dute, baina, horien artean, gai- eta ingurumen-harremana dute.
Alaitz Leceagak "Las dos vidas de Mina Índigo" liburua aurkezten du, magia eta naturaz gaindikoa auzitegiko ikerketa baten hasierekin maisuki uztartzen dituen misterioa.
1967an RAIri eskainitako elkarrizketa batean esandakoak oinarri hartuta, Marzia Sabellaren “El escupitajo" liburuak Battaglia alargunaren (lekukoa, damua, ama adorea, mendekatzaile bakartia eta basatia) figuraren alderdi anitzak aztertzen ditu, eta tradizioaren eta matxinadaren artean modu dramatikoan harrapatuta dagoen emakume bat -inoiz ez erruduna, inoiz ez errugabea- aurkitzen du.
Alma Delia Murillo idazle mexikarrak “La cabeza de mi padre” eleberri autobiografikoa argitaratu du. Bertan, abandonuaren, sekretuen eta ezberdintasunak banatutako herrialde baten historia familiarra kontatzen da.
Alex Oviedoren "Como todos los días" liburua estilo zabar eta zuzenean kontatzen da. Gainera, umorearekin eta erreferentzia literario eta zinematografikoekin jolasten du, lan-erritmoek, zuzentasun politikoak edo bestean sortzen dugun irudiak markatutako gizartearen bilakaera islatzeko.
KOMIKIAK:
“Ruido” Antonio Hitosen komikia da. Bertan gaztetasuna ardatz gisa hartuta, estereotipoak erabiliz pertsonaren ihesa irudikatuko du, ezer ez dagoen tokiraino. Metafisika eta zientzia fikzioaren arteko istorioa da honakoa.
“Txangoan txiripaz” Josephine Marken haurrentzako komikia da. Bertan otso bakartiak bere gain hartu beharko du untxitxo ahul eta inozentea, oraindik ere bost hilabeteko tratamendua geratzen zaiona minbiziari aurre egiteko. Ordea, ehiztariak eta haren Lagun zakurrak ez dituzte bakean utziko.
“El ángel del proletariado: la vida de Yuri Gagarin” komikian espaziora bidaiatu zuen lehen gizakiaren historia kontatzen da, Yuri Gagarin sobietarra da protagonista.
“Irati” Paul Urkijoren filma eta komikiak duten izenburua da. Filma egiteko orduan Paulek berak aipatu zuen nola oinarritu zen “Irati” komikian. Orain arte seriearen ale gehienak Glenatek argitaratuta zeuzkan eta Ereinek berrargitaratu ditu oraintxe bai euskaraz zein gazteleraz. Ez dira edizio berdinak, gaztelerazkoak lau album biltzen ditu eta integrala da, eta euskarazkoa berriz, lehen hiru albumek osatzen dute, laugarrena (Saiak) Xabiroik argitaratuta badagoelako.
“99 ventanas” edo “99 leiho” horma bati aurre egiteko moduei buruzko komikia da. Aurrez Queneau komikigileak burutu zuen “Ejercicios de estilo” komikian oinarrituta dago. Egilea Aitor Espie gipuzkoarra da, lanbidez irakasle eta ilustratzailea.
“¡Todo irá bien!” J.D. Morvan gidoilariaren eta Julen Ribas marrazkilari arrasatearraren komikia da. Komikiko bi protagonista 1789ko Pariseko iraultzaren zurrunbiloan harrapatuta aurkituko dira eta garaiko giroan sarraraziko gaituzte.