Abenduko bideo nobedadeak
Hona hemen azaroan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. John Krasinskik zuzendutako “Un lugar tranquilo 2” thriller perfektua da, izua eta tentsioa sortzen dituen horietakoa, pertsonaien eta giza dramaren arteko intimitate emozionala ahaztu gabe, den-denak funtzionatu dezan. Shaka Kingen “Judas y el mesías negro” benetako istorio bat da. Traizioari buruzko drama politiko-iraultzailea da, traizioa kristau terminoetan ulertuta: gaizkile infiltratu batek informazioa ematen dio FBIri, askatasunaren eta diruaren truke. “Poliamor para principiantes” Fernando Colomoren komedia bat da. Jokabide sozial, sentimental eta sexual berri bakoitza modu dibertigarri eta atseginean azaltzen digu. Lee Isaac Chung zuzendariaren “Minari” filmak izandako arrakasta, neurri batean, immigrazioaren esperientzia -bereziki Asiako komunitate batena- islatzen duen Estatu Batuetako film bakanetako bat izatetik datorkio. Ivan Ostrochovskyren “Siervos” zuri-beltzeko film gogorra da, Txekoslovakiako eliza katolikoa kontrolatzeko erregimen komunistak egindako ahaleginari buruzkoa.