Irakurketa errazeko saio berriak: izen-ematea
Euskerazko Irakurketa Errazeko taldearekin batera antolaturiko hurrengo ekimena Montse Flores Pallarès idazlearen Rif Mendietako ura liburuaren irakurketa izango da.
Irakurketa saioak maiatzaren 19tik ekainaren 23 bitartean ospatuko dira, asteazken arratsaldetan 19:00etatik 20:00ak arte.
Jardueran parte hartzeko maiatzaren 18 baino lehen izen ematea beharrezkoa da, ondorengo esteka honetan.
Edozein zalantza edo galdera argitzeko idatzi kmliburutegia@gipuzkoa.eus helbide elektronikora edo deitu 943 11 27 60 telefonora.