Oñatiko Unibertsitateko liburutegia: XVI. Mendea
Oñatiko Unibertsitatearenak diren inkunable eta XVI. mendeko argitalpenak erakutsiz lortu nahi duguna, alde batetik, Unibertsitateko Liburutegiak duen fondo bibliografiko baliotsua erakustea da eta, aldi berean, Oñati eta bere Unibertsitatea hasiera hartan zer izan ziren azaltzea, XVI. Mendean zehazki. Azaldu nahi dugu nola, noiz eta nork fundatu zuen Unibertsitatea eta Oñatiko herrian norainoko eragina izan zuen.
Gainera, erakunde haren jardunbidea deskribatuko: araudiak, eraketak, Aita Santuaren bulda, bizitza akademikoa. Bestalde, ikasgela haietan eman ziren gaiak aztertuko ditugu, garai hartako pentsalarien artean zeuden bi eskola nagusiekin, eskolastikoarekin eta humanistikoarekin, eduki zezaketen erlazioan sakonduz. Era berean, Unibertsitatearen garapen zientifikoan Inkisizioak izan zuen eragina ere aztertuko dugu eta zentsuratutako liburuak azaldu.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04