Olatuak, Susperka eta Mundura deialdiak, informazio praktikoa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren deialdietara aurkeztea buruan badarabilzu, hemen dituzu K bulegoak prestatu dituen zenbait makulu bidea samurragoa izan dadin

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak hainbat laguntza lerro ditu lurraldeko jarduera eta proiektuak diruz laguntzeko. Olatuak, Susperka eta Mundura aurtengo deialdiak zabalik dira dagoeneko. Albiste honetan bildu ditugu hiru deialdien gainean jakin beharreko guztiak, baita hainbat baliabide ere bidea samurrago gerta dakizun.
Olatuak deialdiak ikuspegi artistiko-kulturaletik prozesu berritzaileekin eta gizarte eraldaketarekin zerikusia duten eta Garapen Jasangarrirako Helburuak sustatzen dituzten proiektu puntualak laguntzen ditu. Irabazi asmorik gabeko elkarteek eta mikroempresek eskatu ahal dute martxoak 31 arte.
Bideoaz gain, laburpen-taulan jasota daude deialdiaren nondik norako nagusiak. Hori bai, eskaera osatu baino lehen oinarri orokorrak eta espezifikoak eta deialdia bera arretaz irakurtzea eta aztertzea. Edozein zalantza argitzeko, K bulegoara jo dezakezu.
Gainera, 2030 Agendako helburuetan sakondu nahi baduzu, abenduan antolatutako “Ekintzara jo: kultura 2030 Agendan” formazioaren edukiak azter ditzakezuezakezu, bertan azaltzen baitira Garapen Jasangarrirako Helburuak kultura proiektuetan txertatzeko gakoak.
Susperka Gipuzkoako panorama artistiko-kulturalean egitasmo berriak abiaraziko dituzten elkarteei zuzenduta dago. Deialdira irabazi asmorik gabeko erakundeak aurkez daitezke, nahiz eta egoitza soziala edo fiskala Gipuzkoatik kanpo eduki, martxoaren 31 arte.
Bideoaz gain, laburpen-taulan jasota daude deialdiaren nondik norako nagusiak. Hori bai, eskaera osatu baino lehen oinarri orokorrak eta espezifikoak eta deialdia bera arretaz irakurtzea eta aztertzea. Edozein zalantza argitzeko, K bulegoara jo dezakezu.
Mundura deialdiak proiektu artistikoak nazioartera eramatea ahalbidetzen die Gipuzkoako pertsona fisiko zein irabazi asmorik gabeko entitateei. Eskaera aurkezteko epea maiatzaren 31 arte egongo da zabalik. Laburpen-taulan jasota daude deialdiaren nondik norako nagusiak. Hori bai, eskaera osatu baino lehen oinarri orokorrak eta espezifikoak eta deialdia bera arretaz irakurtzea eta aztertzea. Edozein zalantza argitzeko, K bulegora jo dezakezu.
K bulegoko webgunean baliabide orokor gehiago eskuragai dituzu, baita saio ireki eta formazioetan landutako kronikak eta txostenak ere. Datozen asteetan beste laguntza eta programa batzuk argitaratuko dira, Lanabesak, Egile eta Meta, besteak beste.
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27