Olerkiaren otsaila
Kabigorri Ateneoak antolatuta, otsailaren 14tik 17ra, KOLDO MITXELENA Kulturunea olerkiaz blai izango da.
Hau da egitaraua:
asteartea 14 Scanner poesia liburuaren gaineko errezitala, biolina eta loop stationaz lagunduta.
Leire Bilbaok Scanner bere liburuaren poemetan oinarritutako errezitala eskainiko du, Domentx Ucinen biolinarekin lagunduta.
asteazkena 15 Orain badakit - Itsaso kontra bat
Bi poema-liburuen ikus-entzunezko irakurketa. Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat liburuarena, eta bestetik, Tere Irastortzaren Eta orain badakit liburuarena. Molde honetan, Karmele Igartua eta Tere Irastortzak batera zuten egitasmoa burutuko da, zeinetan, elkarren irakurle ziren bi idazleren lanak batera aurkezten diren. Hitzezko irakurketa, Itziar Gomezek eta Tere Irastortza berak egingo dute. Irudiak, Izaskun Etxeberriaren esku egongo dira. Beronek Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat liburuarentzat sortu ditu argazkiak. Musika, Aitor Furundarenak eta Iñaki Telleriak Eta orain badakit libururako sortutakoa da.
osteguna 16 La noche roja: Anna Ajmatova, Borís Pasternak, Ósip Mandelshtam, Marina Tsvetáyeva
poesía rusa en la época soviética, con música de Dmitri Shostakóvich. Esther Barandiaran (piano), Raffaela Acella (violín), Ian Swedlund (cello) y Javi Sistiaga.
ostirala 17 Ópera poética: recital de poesía y música con algunas de las arias más bellas en la historia de la ópera.
Esther Barandiaran (piano), Ian Swedlund (cello), Javi Sistiaga (narración).
{jcomments on}