Oliver Reed (1938-1999)
Oliver Reed nortasun handiko aktore ingelesa izan zen, espezializatua pertsonaia latzen paperetan, zeinak interpretatzeko ezin aproposagoa zen gorpuzkera handia zuelako. Carol Reed zuzendari bikainaren iloba zen.
Esan ohi da alkoholarekin zituen arazoen ondorioz ezin izan zituela maila altuagoko aktore lanak egin, James Bond interpretatzeko aktore bat izan zitekeelako, adibidez, zeina Sean Connery handiak interpretatu zuen azkenean.
Hala eta guztiz ere, film paregabeetan hartu zuen parte:The Trap, Oliver!, Emakume maiteminduak, The Assassination Bureau, The Devils, Hiru mosketariak, Tommy, Ein Unbekannter rechnet ab, Printzea eta eskalea, Betiko loa, The Brood, Basamortuko lehoia, The Adventures of Baron Münchausen, Altxorraren uhartea, Funny Bones eta Gladiator.
Oliver Reed aktorearen lan aparta urriaren 20tik 25ra bitartean errepasatuko dugu.