Oliver Sacks (1933-2015)
Aurreko urtean utzi gaituztenen artean, ezinbestean gogora ekarri behar dugu Oliver Sacks (1933-2015), 82 urte zituelarik, aurreko abuztuaren 30an zendua. Neurologo eta idazle gisa, ezaugarri bera zuen: behaketarako begi fina eta horri esker maisuki asmatu zuen gaitz neurologikodun pertsonen erronkak eta bizitzak islatzen bere idazlanetan. Liburuez gain, zineman eta antzerkian ere izan zuen itzala. Gogoratzeko, liburutegian elkarrekin topatuko dituzu Sacksen ditugun lanak lehenengo solairuan.