Olivia De Havilland (1916- )
Hollywoodeko aktorerik adintsuenetako bat gogoratuko dugu oraingoan, otsailaren 2tik 7ra bitarteko astean 99 urte beteko baititu.
Olivia de Havilland duela gutxi hildako Joan Fontaineren ahizpa da eta oso ezaguna da elkarren artean izan zuten lehia, etsai bihurtzeraino, hil aurretik Joanek honako hau esaten baitzuen: “ni lehena izan nintzen ezkontzen, Oscar saria berak baino lehenago lortu nuen eta bera baino lehenago hiltzen banaiz, haserretu egingo da, horretan ere irabazi diodalako".
30eko eta 40ko hamarkadak oso garrantzitsuak izan ziren aktore horren karreran, honako film hauek grabatu baitzituen:
Blood kapitaina, The Charge of the Light Brigade, Robin Hooden abenturak edo Dodge City,guztiakere hainbat eta hainbat filmetan lagun izan zuen Errol Flynnekin. . Ezin da aipatu gabe utzi hamarkada horretako azken filma garrantzitsuena: Haizeak eraman zuena (1939),Melanie Hamiltonen paperean, Clark Gable eta Vivien Leigherekin batera.
40ko hamarkadan Flynnekin jarraitu zuen lanean, besteak beste, Santa Ferako bidean eta Raoul Walshen Botak jantzita hil ziren filmetan hartu zuen parte, azkeneko horretan Custer generalaren emaztearen papera eginez.
Oscar Sarirako izendatua izan zen berriro, oraingoan Hold Back the Dawn izeneko filmarengatik, -lehen ere izendatua izan zen Haizeak eraman zuena filmean egindako lanarengatik-. Azkenean, aktore onenaren saria irabazi zuen bi aldiz, honako film hauekin lortu ere: To Each His Own eta William Wylerren The Heiress izenekoekin.
Geroago film hauek grabatu zituen: The Private Lives of Elizabeth and Essex, Not As a Stranger eta Hush... Hush, Sweet Charlotte.