Omar Sharif (1932- )
Aktore arabiar gutxik lortu ahal izan dute Omar Sharif aktorearen ospea. Aktore hori Egipton jaio zen duela 82 urte.
Benetako Ali printzearekin zuen antza, alde batetik eta ingelesa jakitea, bestetik, nahikoak izan ziren David Lean zuzendariarentzat Arabiako Lawrence printzearen papera berari emateko. Oscar sarirako izendatua izan zen film horretan egindako lanarengatik, bigarren mailako aktore onenari, baina ez zuen lortu.
Urrezko Globoaren saria jaso zuen lan horrengatik eta hiru urte beranduago berriro lortu zuen sari hori baina oraingoan Doctor Zhivago filmeko protagonista onenaren sari gisa.
Haren filmografia zabalean ondorengo film hauek nabarmendu behar dira: Lawrence Arabiakoa, The Yellow Rolls-Royce, Erromatar inperioaren hondamena, Genghis Khan, Jivago doktorea, The Night of the Generals, Funny Girl, Mayerling, Che, Mackenna’s Gold, The Last Valley, The Horsemen, Le casse, The Tamarind Seed, Juggernaut, The Pink Panther Strikes Again, Izotz berdea, Top Secret, The 13th Warrior, Monsieur Ibrahim et les fleurs du Coran, Hidalgo eta The Last Templar.
Monsieur Ibrahim et les fleurs du Coran (2003) izeneko filmarekin lehen izandako une goren hura berreskuratu zuen, izan ere, film horretan egindako lanarengatik sari asko jaso baitzituen. Gaur egun, zoritxarrez, bere familia komentatu du aktoreak alzheimer duela.
Aktore bikain horren lana gogoratuko dugu ekainaren 1etik 13ra bitartean.