Omenaldia emakume artistei
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta KOLDO MITXELENA Kulturuneak zentro honetan egin diren artista emakumeen erakusketen katalogoak banatuko ditu doan. Besteak beste, Menchu Gal, Esther Ferrer, Fiona Tan, Elena Asins edota Hannah Collinsen katalogoak eskuratu ahal izango dituzte bertaratzen direnek.
Gainera, sarrerako pantailetan emakume artista hauek KOLDO MITXELENA Kulturunean egindako erakusketak proiektatuko dira, baita 2010 urtean egin zen genero biolentziaren inguruko Kontraindarkeriak erakusketako irudiak ere.