Ondarea orain: Arkeologia eta Arkitekturako Kultur Ondareari buruzko azken berriak
Azken hilabeteotan, ez da albistegietan ondareari buruzko konturik agertzen ez den egunik:giza espezie berri bat Filipinetan, Behe Paleolitoko elefante-hezurrak Praileaitzen (Deba),14.000 urtetik gorako ogi ikaztuaren hondarrak Jordanian, edo Parisko Notre Damen izandako sutearen berri dramatikoagoa. Albiste horiek guztiek erakusten dute iraganarekiko loturak gure kulturaren eta gure emozioen alderdi garrantzitsua direla.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak 2017az geroztik antolatzen duen Ondarea Orain programa aurkikuntza horiek guztiak gipuzkoar gizarteari azaltzeko asmoz jaio zen. Hasiera batean zikloa maiatzean egiten zen,baina hainbeste aurkikuntza eta berrikuntza agertzen ari direnez,lan ildo berriak erantsi behar izan zaizkio.
Hala,orain beste zenbait ekimen ere hartzen ditu, ondarearen inguruko berrikuntzak, jakintza eta esperientziak adituentzako tailer formatuan helarazteko. Horiez gain, beste erakunde batzuekiko kolaborazioen bideaere jorratzen ari da eta, horrela, jarduerek urte osoa hartzen dute.
Panorama berri honetan, maiatzak zabalkunderako formatu dinamikoa mantentzen den esparrua izaten segitzen du; dokumental erakargarriak izango dira berriro, eta horien ondoren adituek gidatutako solasaldiak izango dira; ikerlariak gonbidatuko ditugu, esperientzia pertsonaletik azal diezazkiguten egin dituzten azken aurkikuntzak; eta adituak ere gurekin izango dira, Kultura Ondareko ikerkuntzaren abentura gurekin partekatzeko.
Maiatzak 14, 19:00etan
Harrizko egiturak: Zestoako elizaren kupula
Tximista batek Zestoako elizaren kupula suntsitu zuen. Horren berreraikuntzak aukera ematen digu harrizko egituren munduan, ezaugarri eta funtzionamenduan murgiltzeko.Aldiberean,kupula horren berreraikitze lan interesgarriak segitu duen prozesua ezagutuko dugu.
Partaideak: Santiago Huerta(Arkitekturan doktorea, Eraikuntzaren Historiako irakaslea eta ikerlaria),Fernando Fernández (Arkitektoa, Zestoako kupula berreraikitzeko proiektuaren idazlea)
(Hizkuntza: gaztelania)
Maiatzak 15, 19:00etan
Ingeniaritza erromatarra
Gidoia, zuzendaritza eta produkzioa: José Antonio Muñiz. Digivisión. 2018. 50 min
Inperio erromatarrak akueduktuen eraikuntzaren arloan lortutako aurrerapen teknologikoei buruzko dokumentala. Erromatarrek helburu garbia zutela bere hirietara kalitate oneneko nahi beste ur eramatea, ingeniariek neurriz harrigarriak zein miresgarriak ziren akueduktuak kalkulatu eta diseinatu behar izan zituzten. Inperioa hazi eta hiri kopurua handitu ahala, obra horiek neurri itzelak hartu zituzten, egungo ingeniari onenak berak ere harri eta zur uzteko modukoak.
Aurkezleak: José Antonio Muñiz, Mertxe Urteaga
Filmaren ondoren solasaldia egongo da
Maiatzak 23, 19:00etan
Arte Paleolitikoaren beste santutegi bat Aizpitarteko haitzuloetan (Errenteria)
Hamar urte eskaseko epean, Gipuzkoan historiaurreko labar artea duten 2 haitzulo baino ez ezagutzetik (Ekain eta Altxerri) lagina ia-ia dozena bat haitzulotara zabaltzera iritsi gara.Aurkikuntza berri gehienen kasuan, irudi grabatu edo pintatu gutxi batzuk besterik ez dira. Alabaina Aizpitarten irudikapen kopuruak, horien kalitateak eta euskarri aniztasunak aukera ematen dute aurkikuntza hori artepaleolitiko franko-kantauriarreko multzorik garrantzitsuenen pare jartzeko.DiegoGaratek, ikerkuntzen arduradunak, lehenaldiz aurkeztuko ditu egun martxan diren azterketen emaitzak.
Hizlaria: Diego Garate Maidagan
Maiatzak 30, 19:00etan. Santa Teresa eraikina (Elvira Zipitria kalea)
Debako zubiaren zaharberritzea
Deba eta Mutriku Lotzen dituen zubiak (1866) asentu garrantzitsua izan zuen iazko uztailaren 5ean, eta oso kalte handiak hartu zituen. Kolapsoa saihesteko larri aldiko lanak eginda daude dagoeneko,eta berehala hasiko dira zubia zaharberritzeko obrak. Proiektuan ari diren bi ingeniaritza lantaldeen eskutik, prozesu zirraragarri horren inguruko guztia ezagutuko dugu, zubiaren ezaugarri eta balioarekin batera, burutu diren larrialdiko jarduketak.
Hizlariak: Javier León (Bide, Ubide eta Partu ingeniaritzan doktore. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasle titularra.Fhecor), Iñaki Jaime (Bide, Ubide eta Portu ingenieroa. lnjelan S.L.)