Ondarea orain. Arkeologia eta Arkitekturako Kultur Ondareari buruzko azken berriak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak antolatutako hitzaldi eta dokumentalen zikloa, KM Kulturuneko Areto Nagusian garatuko dena, maiatzaren 2, 7, 8, 15 eta 22an.
Zeintzuk dira kultur ondareari dagokionez nazioarteko oihartzuna izan duten azken urteko aurkikuntzak? Ondarea Orain programaren hurrengo edizioan aurkeztuko ditugu garrantzitsuenak; jakintzaren abenturak aurrera darrai. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak Gipuzkoan eta beste toki batzuetan egin diren kultur ondarearen azken aurkikuntzen berri emango du. Aukera izango dugu, besteak beste, Erdi Aroko musika instrumentuak ezagutzeko eta horien soinua entzuteko; kultur paisaiaren arloko ikerketen inguruko ezagutza eguneratzeko; Erresuma Batura bidaiatzeko han dagoen Brontze Garaiko aztarnategi bakarrean egin duten indusketa bat bisitatzeko; Itsason duela gutxi zaharberritu den erretaula ikustera joateko, eta baserrien mundu zoragarrira bueltatzeko eta iaz iragarritakoa soberan bete dela egiaztatzeko.
Maiatzak 2, 19:00 (gaztelania)
Hitzaldia: La iconografía musical: herramienta para conocer el patrimonio
Ikonografia musikala diziplina nahiko berria da eta, instrumentuen irudi zaharren bidez, musika eta antzinako ohiturak ikertzen ditu. Hitzaldian aurkeztuko dira gure inguruan ongien ezagutzen diren Erdi Aroko instrumentuak eta, horien bidez, garai haietako soinu eta melodiak erreproduzituko dira.
Hizlaria: Enrique Galdeano, Nafarroako Unibertsitatean doktore honako lanarekin: Ikonografia musikala nafar gotikoan.
Dokumentala: Pompeya britainarra
Sarah Jobling, ARTE France&360 Productions, 2016. 69´.
Dokumentalaren izena Must Farm bezala ezagutzen den aztarnategitik dator, egurrezko txabolaz osatutako herrixka batetik, izugarri ondo mantendu baita denboran zehar, kokatuta dagoen padurako eremuen giro umelari eta airerik ezari esker. Bertan egindako indusketa apartekoa izan da, eduzko zehaztasunarekin eta abangoardiako metodologiarekin egin baita, eta dokumentalak haren alderdi garrantzitsuenak jasotzen ditu.
Gainera, gure artean izango da historiaurrean aditu ospetsua den Germán Delibes. Berak egingo du dokumentalaren aurkezpena, eta publikoak izan ditzakeen zalantzak eta jakin-nahiak argituko ditu.
Aurkezlea: Germán Delibes, (gaztelaniaz).
Maiatzak 8 de mayo, 19:00 (gaztelania)
Hitzaldia: ¿A qué nos referimos cuando hablamos de paisaje cultural?
Kultur paisaiez ari garenean herriek euren artean eta inguruarekin eduki duten harreman luze eta estuen adierazpenaz ari gara. UNESCOK, 1992. urtean egin zuen mundu konbentzioan, ondare ondasun gisa aitortu zituen eta babestu beharrekotzat jo zituen. Gaur egun munduko eskualde desberdinetako 102 paisaia adierazgarri daude Mundu Ondarearen Zerrendan. Gai horren inguruko hainbat xehetasun emango dira hitzaldian.
Hizlaria: Carmen Caro Jauregialzo, Kultur Paisaiaren Plan Nazionaleko koordinatzailea.
Maiatzak 15, 19:00 (gaztelania)
Itsasoko parrokiako erretaula nagusia, 1545. urtean egindakoa, duela gutxi zaharberritu da Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen diru laguntza programaren barruan. Errenazimenturako trantsizioko oso obra garrantzitsua da hori, eta bere egilea, Juan de Lizarazu, artista nabarmena izan zen garai hartan. Pedro Echeverría ikerketa historikoaren arduradunak eta Dolores Sanz zaharberritze lanen zuzendariak obra horren testuinguruan jarriko gaituzte, eta egiaztatu ahal izango dugu egile horrek zer nolako garrantzia izan zuen penintsula mailan.
Partaideak: Pedro Echeverría Goñi, Artearen Historian doktorea. Maria Dolores Sanz Gómez de Segura, Arte Ederretan lizentziatua. PETRA SCOOP.
Maiatzak 22, 19:00 (euskara, gaztelania)
2017ko edizioan ezagutzera eman ziren baserrien ikerketetan egindako datazio dendrokronologikoei esker lortu ziren ekarpen berri izugarriak. Duela urtebete eman zen jakitera baserri batzuetan XV. mendearen erdialdeko kronologiak lortu zirela eta litekeena zela, ikerketak aurrera zihoazen heinean, data horiek atzeratzen joatea. Aurreikuspen hori errealitate bihurtu da eta, oraingoan, aurkikuntza berriak zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu.
Partaideak: Josué Susperregi, Dendrokronologia Laborategiko zuzendaria, Arkeolan fundazioa. Ibon Telleria, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea.