Ordenagailuak berritzen
KOLDO MITXELENA liburutegiak herritarrei eskaintzen dien zerbitzu arrakastatsuetako batu duzu INFOTEKArena. Mahaigaineko zortzi ordenagailuek bere onena eman dute, egunean hamabi orduz, astean bost egun (gehi bost ordu eta erdi larunbat goizetan), zortzi urte jarraian. Atsedenik gabe, interneterako sarrera librea eskainiz.
Azkenean haiek berritzeko garaia iritsi da. Gaurkotzeko garaia, zerbitzu hobea ematearren. Ekipo berriek Dual Core eta 2 Gb RAM… dute, alde ederra Pentium 4, 256 Mb RAM prozesadore haiekin erkatuz gero.
Zatozte bada gure ekipoen abiadura berria egiaztatzera, hurbildu zaitezte gure/zuen Internet sarbidera.
Eta ez ahaztu zuen ekipoak ekar ditzakezuela, irekia baita guztientzat wifi sarea.{jcomments on}