Orson Welles (1915-1985)
Egun hauetan beteko ziren 100 urte Orson Welles, historiako zinemagile handienetakoa, jaio zela.
Zinema ekoizle, zuzendari, gidoigile eta aktore izandako hori Kenosha herrian (Wisconsin) jaio zen eta bere dohain artistikoak txikitatik izan ziren nabarmenak, gero Illinoiseko Tool School eskolan garatuko zituenak.
Antzerkirako zuen grinak Europara eraman zuen 30eko hamarkada hasieran eta Shakespearen obra modu sakonean ezagutzeko aukera izan zuen. EEBBetara itzultzean Broadway-n estreinatu zen Romeo eta Julieta obrarekin eta gero, Macbeth eta Julio Cesar obrarekin.
Baina, ospetsuen egin zuena Munduen arteko guda izeneko irrati saioa izan zen, halakoa izan zen eman zion errealismoa, ezen, irrati entzuleek pentsatu zutela benetan beste planeta bateko izakiak zirela erasotzen ari zirenak.
Gertakari horren ondoren, arrakastaren eta Hollywoodeko ateak ireki zitzaizkion eta karrera zinematografiko oso aipagarria egin zuen, hona hemen egindako filmografia luze eta zabalaren lan bikain batzuk: Kane herritarra, The Magnificent Ambersons, Jane Eyre, The Stranger, Shanghaiko anderea, Mr. Arkadin, The Trial, Macbeth, Hirugarren gizona, Black Magic, Othello, Touch of evil, The Long, Hot Summer, Compulsion edo Falstaff - Chimes at Midnight -Espainian grabatutakoa-.
Orson Wellesen zinema ekarriko dugu gogora haren mendeurrenean, maiatzaren 4tik 16ra bitarte.