Osteguna inaugurazioa, "Gentz del Valle. Perspektiba (Lekuz Kanpo)"
Perspektiba (Lekuz Kanpo) erakusketa inauguratzen da. Instalazioak esperientzia bat sortu nahi du ikuslearengan leku baten iruditik eta norberak leku horretan duen posiziotik abiatuta. Lekualdaketa, migrazioa, desioa, frustrazioa eta utopia aipatzen ditu. Ostegun honetan, ekainak 15, 19:30tan, Ganbara aretoan, KM Kulturuneko 3. solairuan.