"OteHitzak", Jorge Oteizaren ondarearen omenaldia
Azaroaren 22an, asteazkena, 19:30etan (gaztelaniaz)

"OteHitzak", Jorge Oteizaren ondarearen omenaldia
Otehitza, olerkirik eszenara ikuskizunak beti garbi izan du bere helburua: Jorge Oteizaren irudia eta ondarea eguneratzea eta aldarrikatzea. Horretarako, Aldatzen Laguntzen antzerki konpainiak eta IAEk (Euskadiko Arkitektura Institutua, Oteizaren hainbat poema eta testu taularatuko dituzte eta haren bizitza eta obra ezagutzeko ibilbide bat proposatuko dute Orioko artistaren idatzien bidez, Poetika eta Ahiku-rekin lankidetzan. Carmina Dovalek eta Emilio Varelak hartu dute testu horiek interpretatzeko ardura, biak ala biak AHIKU: Arkitektura eta hiri kultura elkarteko kideak.
Ikus-entzunezko piezen proiekzioa eta zuzeneko musika izango ditugu ekitaldian. Hona hemen parte-hartzaile bakoitzaren ibilbide profesionala:
- Ion Martinez (Donostia, 1980). 2002. urteaz geroztik, umorezko bakarrizketak egiten ditu euskaraz, Euskal Herriko txoko askotan, jeneralean taberna, gaztetxe eta kultur etxeetan. 2010. urtean antzerki konpainia propioa sortu zuen, Aldatzen Laguntzen konpainia hain zuzen.
- Carmiña Dovale (Donostia, 1982). Arkitekturan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2008tik irakaskuntzan aritu da: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Nafarroako Unibertsitatea eta Aldapeta Maria Ikastetxea. Gaur egun, bigarren hezkuntzako musika irakaslea da.
- Emilio Varela (Donostia, 1965). Arkitekturan eta Filosofian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Artearen sorkuntza eta kritikari buruzko hainbat tailer eta hitzaldi eman ditu unibertsitate eta museoetan.
- Juan Pablo Huercanos (Donostia, 1971). Kultur Komunikazioan eta Artearen Kudeaketan trebatua, Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean; Enpresa eta Erakunde Kulturalen Kudeaketa eta Zuzendaritzan graduondokoa Unibertsitate Konplutentsean, eta Executive Master in Project Management, Valentziako Unibertsitatea Gaur egun, Oteiza Museoko zuzendariordea da.
- Jon Cazenave (Donostia, 1978). Ekonomista eta artista bisuala. Argazkigintzara ikuspegi antropologiko intimo batetik hurbiltzen da, eta, ondoren, sorkuntza garaikideari antzinako zeinuak eta sinboloak txertatzen dizkion hizkuntza bat garatzen du. Egile zorrotza, isila, bizia eta sintetikoa da.
- Beñat Antxustegi (Donostia, 1989). Galdakaon jaio bazen ere, oso gaztetatik Donostian bizi da. Musikaria da, eta Donostiako hainbat taldetan jo izan du: Xikinkei, Liher, Txemak, Bi Zaldi, besteak beste. Gaztezulo aldizkariko musika kritikaria ere bada.