Otsaileko bideo nobedadeak

Hona hemen urtarrilan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Santiago Segurak zuzendu eta interpretatutako "Padre no hay más que uno" familia-komedia eredugarri bat da, umore fisikorako eta elkarrizketa garratzerako lurralde emankorra modu sortzailean esploratzen duena. "Noches de rock and roll" "Burning" taldearen albuma da, eta baita ere Fernando Colomok zuzendutako "Burning : noches de rock and roll" "rockumentarie" honen izenburua; lan hori Johnny Cifuentesen taldeari, egungo eszenan “Rolling Stones” taldearen jarraitzaile sutsuena denari, eginiko omenaldi bikaina da. Victor Matellanok zuzendutako "Regresa El Cepa", demokrazia garaian bahitutako "El Crimen de Cuenca" Pilar Miroren filmari buruzko film dokumental luzea da.