Otsaileko bideo nobedadeak
Hona hemen urtarrilan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. “Hereditary” filma, Ari Asterrek zuzendutakoa, 2018ko filmik beldurgarriena da, kritikaren arabera. Naturaz gaindiko indarrek jazartzen dioten familia-terrorearen azpigenero horretakoa da, zeina, ziurrenik, zinemaren historian gehien iraun duena eta emankorrena baita. Robert Jan Westdijken “Waterboys” filma, berriz, komedia leun bat da, ondo eraikitako pertsonaiekin egina, nabarmentzekoak ez diren egoera barregarriekin eta elkarrizketa ausartekin. Oraindik heltzen jarraitu behar duten gurasoen eta bizitza hain serio hartu behar ez luketen seme-alaben istorio bat da.