Otsaileko bideo nobedadeak

Hona hemen urtarrilan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Hementxe duzu azaroan liburutegian jaso ditugun bideo berrien gomendioa, maileguan eramateko prest. “Al encuentro de Mr. Banks”, zinemaren atzealdearen inguruko kontakizun maitagarri, erakargarri eta atsegina da, non Tom Hanks (Walt Disney) aktorearekin batera beste aktore handi baten lana nabarmentzen den, Emma Thompson (P.L. Travers) aktorearena, hain zuzen. Edo “Figuras ocultas” izenekoa, inoiz kontatu ez den eta NASAn hirurogeiko hamarkada hasieran lan egin zuten hiru emakume afro-amerikar zientzialari bikainen istorioa kontatzen duena (karrera espazialaren eta estatubatuar beltzek eskubide sozialen alde zeramaten borrokaren erdi erdian), John Glenn astronauta orbitan ipintzeko egitasmo handiaren barruan.