Otsaileko eleberri eta komiki nobedadeak
Liburutegian azken hilabetean zehar jasotako eleberri eta komiki berrienak eta baita aukeraketa bat ere
Otsaileko eleberri eta komiki nobedadeak
Iritsi berriak dira nobedade hauek mailegura. Azken asteetan jasotako fikziozko lanen zerrenda duzue jarraian, eta baita horien arteko aukeraketa bat ere modu xehetuagoan. Hemetxe irakurri, estekaren bidez katalogara sartu eta erreserbatu dezakezue gustukoena gero bila pasatuz (Errege-Erregina katolikoen kaleko 16 zenbakian). Gozatu!
ELEBERRIAK
“Un adiós” eleberrian, Barbara Arenak pasio desberdina erretratatzen du, iraganak markatutako familia eta Espainia boteretsua, non sekretu intimoek dimentsio politikoa hartzen duten. Berarekin harreman debekatua izan zuen gizonaren heriotzaren berri izan zuenean, haren hiletara joatea erabaki zuen, nahiz eta familia aurka egon. Urteekin publikoki miretsia izateari utzi bazion ere, berarentzat ezinezko maitasun baten oroitzapena izaten jarraitzen du, eta bere semearengandik urrun dagoen aita ere izan zen gizon hura.
“Las máquinas enfermas” adimen artifizialarekin eta teknologia digitalekin dugun obsesio gero eta handiagoari buruzko hausnarketa bat da, baita gizakia ordezkatzeko deia egiten duten makina batzuen mitoaren arriskuetatik ere. Alberto Chimalen kontakizunek teknologia menderatzaile eta adiktiboa aztertzen dute, gutxi batzuek kontrolatua, berarengan jartzen dugun konfiantza inozoa eta sortzen dituen botere-fantasiak. Makina horiek huts egingo balute ere, ematen diegun fedea aski izan liteke nagusitzeko, gizateriak bere historian zehar sortutako hainbat idolo bezala.
"Las cenizas de Berta" Thriller baten itxurapean, tentsio moral eta gizatiar sakonak aztertzen dituen lana da Miguel Dalmaurena. Guadalquivir ibaiaren ertzean dagoen negu isil batera garamatza, Julio Denis Sanlucarrera joango da bere emazteari agur esatera, errautsak ibaira botaz, baina egun horretan ikusten duenak hainbat gertakari ekarriko ditu segidan. Inork ez du haren lekukotasuna sinesten, nahiz eta gerora herrian oinordeko gazte baten gorpua agertu izanak, ezkutatutako sekretu, erru eta oinaze multzo bat erakutsiko duten. Carla Fantoni argazkilariaren laguntzarekin, Julio Denis dirudiena ez den ikerketa batean murgilduko da.
"Playa Placer" Helen Palmerren eleberri queer esperimentala da, 1999an Blackpoolen egun bakar batean gertatutakoa jasotzen du. Umorea, lirismoa, pop kultura eta desioari buruzko gogoetak uztartzen dituzten ahots eta estilo ugariren bidez jorratua dago. Historiak hiru gazteri jarraitzen die, nahasmena, euforia eta nortasunaren bilaketari aurre egin beharrean dira milurteko berriaren atarian dagoen belaunaldi gisa. Ikuspegi ausarta eta originalarekin, nobelak gorputza, maitasuna eta desioa kontatzeko modua berrasmatzen du.
Rosa Díez-Urrestarazu-ren “Cuando brillan las manzanas”. Fraisoroko haur-etxean, gizarte puritanoaren begietatik ezkutatuta, amak eta abandonatutako haurrak isilpeko mundu batean bizi dira. Han elkartzen dira Alejandra, Luciana eta Jimena, bakardadea eta mina lagun. Alejandra Bilbotik eta galeraz beteriko iraganetik ihes egindakoa da, Biarritzera babes bila joan zen, eta han, familiako sekretuak eta iraganeko itzalek inguratuta, bere burua berreraikitzera eta atzean utzitako hipokresiari aurre egitera behartuta topatuko dugu.
“La herencia recibida”n Aliciak bere lana galdu eta bere etxea utzi beharko du, kale gorrian dagoelarik bere senar ohia politika munduan gora doala ikusisten duen bitartean. Krisi ekonomikoak eta aldaketa politikoek astindutako herrialde batean gertatutako istorioa da Xandru Fernándezen eleberria. Bertan indarkeria soziala, familiaren loturak eta ametsen prezioa aztertzen dira, pertsonaiak eta ideiak modu inteligente eta sakon politikoan nola elkarlotzen diren erakutsiz.
KOMIKIAK
“Sua, gauekoren aroa” Gabriela Rodriguez Brisson eta David Castelo Barriosen komiki honek Euskal mitologian oinarritutako istorioa kontatzen du, manga estiloan eta koloretan irudikatua. Sua protagonista, Mikelats eta Atarrabiren arreba, lamia bat lagun dutela, Ilargi desagertuaren bila abentura zoragarri batean murgilduko dira. Gizakiak eta izaki mitologikoak elkarlanean arituko dira Gauekoren erasoetatik babesteko, eta antzinako oreka naturala berreskuratzeko, proiektuak belaunaldi berrien artean euskal mitoak eta ikonografia berrasmatu eta freskotasunez ezagutaraztea du helburu.
“Kontua eta zikina” komikiaren hasieran ama-alaba baten heriotza eta baserri giro iluna topatuko ditugu. Iztueta Azurmendi anaiak eta Aritz vieitesen lehen eleberri grafikoa da hau eta beraiek euskal-pop-noir gisa sailkatu dute kontakizuna. Irakurlea 1960ko Donostian kokatuz Rosaritok iraganeko gertakizunak alabari kontatuko dizkio eta orduko bizipenak berreraikiko dituzte. Konfesioak, ohitura eta familia-harremanak korapilatuko dira tartean.
“Rosa” eleberri grafikoan, Alfonso Casas Morenok bere amaren galeraren ondorengo dolua partekatzen digu, maitasun, oroimen eta hutsunearen inguruko gogoeta eginez. Bere ohiko munstro eta fantasmen bidez, beldurretik umoreraino doazen emozioak irudikatzen ditu, ukapena, haserrea, itxaropena, depresioa eta, azkenik, onarpena erakutsiz. Obrak erakusten du minari aurre egin behar zaiola gainditu ahal izateko, tristura intentsuaren eta umore-keinuen artean oreka bilatuz. Ilustrazio sinple baina sentikorrek narrazioaren intimitatea eta ahultasuna indartzen dute.
Martin Morazzo eta W. Maxwell Princek sortua da “Ice Cream Man” istorio autokonklusiboen bilduma. Bertan izua, miraria eta erredentzioa nahasten dira, eta pertsona bakoitzak bere beldurrak eta miseriei nola aurre egiten dieten ikusten da. Dena txokolatea, bainilla edo fantasia musikalen artean. Periferian, beti presente, dago izozkigilea: istorioak ehuntzen dituen gizona, lagun, etsai, jainko edo deabru izan daitekeena, eta bere txistu bakarrak edozein bizitza betirako aldarazi dezakeena.
“Lo peor de Vázquez” lanak asmakizun absurdoen, zerga-ihesaren, ligoteoaren, iruzurren eta sexu ugariaren ia seiehun orrialde biltzen ditu, Manuel Vazquezen umore eskatologikoz zipriztinduta. Bruguerako bere lanen edizio berriei esker, belaunaldi berriak egile batengana hurbil daitezke, bere talentuak urrunera eraman ahal izan bazuen ere, bizitza onerako zuen gustuak merezi zuena baino gertuago mantendu zuen.
Joe Sacco-ren “El disturbio eterno” komikian Sacco Uttar Pradeshen barrena doa agintari eta nekazari biktimekin hitz egitenez, indarkeria politikoa eta istiluak ulertu asmoz. 2013an Muzaffarnagarren gertaeren antzekoak aztertzen ditu, non persona asko hil ziren eta beste milaka etxerik gabe geratu ziren. Indarkeria komunala, gorroto-diskurtsoek eta erlijio-kontsignek bultzatua, historian zehar errepikatzen dela eta egia ulertzea zein zaila den adierazten du.