Otsaileko interesguneak

Hilabete honetan ehun urte betetzen dira James Joyce idazle irlandarrak Ulises eleberri abangoardista argitaratu zuenetik.
Urtemuga hau dela eta, lehenego solairuan prestatu ditugun interesguneetan Joycen idatziak, Ulises pertsonaia literaturan eta 1922 urtean argitaratutako beste eleberri batzuk bildu ditugu.
Sarrerako solairuan, berriz, Nobel saria irabazi zuen Wislawa Szymborska poeta poloniarraren idatziak, XIX mendeko Louisa May Alcott idazle estatubatuarraren testuak eta emakume bidaiariak protagonista dituzten eleberriak proposatzen dizkizuegu.
Honetaz gain, azken gai honekin jarraituz, fonoteka kanpoaldeko apalategian emakume bidaiarien abentura eta historioak kontatzen dituzten pelikulak bildu ditugu.