Otsaileko musika nobedadeak

Hona hemen urtarrilan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Olatz Salvador artista donostiarra indartsu dator “Aho uhal” bere lan berriarekin batera, berritasunez beteta. Olatzek berak idatzi ditu letra gehienak baina Alaia Martín eta Ane Labaka bi idazleen hitzak ere izan ditu. Hala ere, benetako luxuzko lankidetzak beste batzuk izan dira. Donostiarrak, Rozalén, Iván Ferreiro, Idoia Asurmendi eta La Mare mailako artisten laguntza izan du. Sonakay flamenko gipuzkoarrek “Sonakay guztiekin” disko berria aurkeztu dute. Izan ere, izenburua, album horretan aurkitzen dugunaren isla da, ez gehiago, ez gutxiago. Adiskidetasunaren eta artearen emaitza da albuma, proiektu berezi hau osatzen duten 11 abestietatik 8etan parte hartzen duten 14 artista handiekin lotzen duena Sonakay. Ketama, Urko, María Berasarte, Iñaki Salvador, Iker Lauroba eta Omar González mailako artistak.