Otsaileko musika nobedadeak

Hona hemen urtarrilan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Xabi Bandinik, Kerobia taldeko abeslari eta konpositore ohiak, bere azken lana aurkeztu du: "Biba!" elektro-pop zuzena eta energetikoa. Bere kantuek 90eko hamarkadako doinuak eta rock sintetikoena nahasten dituzte. Etsaiakeroak taldeak "Antisozial" izenburuko disko berria argitaratu du, eta albumari izenburua ematen dion abestiaren bideo musikalarekin dator. Oreka TX taldeak "Koklea" izenburua duen laugarren diskoa kaleratu du, eta material naturalak hartu ditu oinarritzat -zura, harria eta banbua-, sustraiko musika eta musika garaikidea 15 abestitan nahasteko.