Otsaileko musika nobedadeak

Hona hemen urtarrilan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Honako hauexek dira azkena jaso eta katalogatu ditugun CDak. Prestatuta daude bai maileguan eramateko bai liburutegian bertan entzuteko. Bizirik dagoen jazzeko piano jotzaile onenetako bat entzun ahal izango duzu: Hersch, “Open Book” izeneko azken diskoan. Disko horretan berak jasotako musika heziketaren atzera begirako bat egiten du, eta Sophia Ros piano irakasleari eskaintzen dio. Edo “Dreams and daggers”, Cécile McLorin Salvant abeslariaren azken albuma, non ageri zaigun heldutasun goiztiarreko artista bat, oso garbi duena zer egin nahi duen, eta inork baino hobeto egiten du. Ahots-jazz garbia, benetakoa, moztu gabea.