Otsaileko nobela nobedadeak

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Luis García Jambrinaren “El manuscrito de niebla” da detektibe bihurtutako Fernando Rojasek -“La Celestina”ren egile ospetsuak- protagonizatutako serieko seigarren eleberria. Oraingoan, jakin beharko du nork hil zuen tipografo bat Salamancako inprimategi batean eta eraman zuen Antonio de Nebrija humanista ospetsuaren liburu berri baten originala. David Viñas Piquerren “Quédate más tiempo” adineko pertsonenganako maitasun eta errespetu mezua da, alzheimer gaixotasunari buruzko nobela humano, samur eta ironiko batean. Aurora Venturiniren “Nosotros, los Caserta” muturreko emakumeei, emakume gaixo eta obsesiboei, eta tratu txarrak jaso dituzten emakumeei buruzko eleberria da. Ezohiko probokazioen eta erabakien aurrean ozenki barre egiteko. Itzuli da Élmer Mendoza, polizia-eleberri mexikarraren maisua, Zurdo Mendieta ikonikoaren “Ella entró por la ventana del baño” lan berriarekin. Naufragio baten ondorioz markatutako hiru emakume. Galizia da Cristina Sánchez Andraderen “La nostalgia de la mujer anfibio” lanaren eszenatoki tremendista eta surrealista. Álvaro Ceballosen “La edad de tiza” intriga eleberriaz mozorrotuko hazkunde nobela handi bat da: “historiako belaunaldi trebatuenaren” kontakizuna, hau da boomerrek sakonean bizi zituzten eta millenialentzat desagertu ziren itxaropenen eta promesen kontakizuna.