Otsaileko nobela nobedadeak
Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Antxiñe Mendizabalek “Odolekoak” argitaratu berri du, odol hariaren inguruko lan bat, berrogeiko hamarkadan hasi eta 2005. urtean amaitu zen hiru pertsona erakusten dituen narrazioa, hain zuzen ere. Mila Salterainek “Sasiola” eleberri historikoa idatzi du, XVII. mendean dirua faltsifikatzen zuen talde bati buruzkoa. Ane Odriozolak “La sombra de Gibola” eleberri beltza argitaratu du, Legazpin, XIX. mendearen amaieraren eta XX. mendearen lehen erdialdearen artean girotua. Roberto Álvarez paisatarrak “Memorias de una pierna” bere lehen eleberrria aurkeztu du. “Maren”, “Libe” eta “Oier” ondoren, Alaine Agirrek “Ane” idatzi du, collage baten modura bere bidean gustukoa ez duena kentzen eta pieza berriak jartzen saiatuko den gazten bati buruzko eleberria.