Otsaileko nobela nobedadeak
Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Ian McEwan-ek Brexitaren Ingalaterraren eta populismoen Europaren satira garratza egin du "La cucaracha" bere azken eleberrian. Julia Kröhn-en “La casa de modas”», XX. mende aztoratuan zehar drama eta maitasuna biltzen dituen eleberria. Moda-etxe baten inguruan gertatzen da istorioa, hiru belaunalditako emakume borrokalarien familia baten etxean, hain zuzen. Aitor Marin-en “Conspiración Vermú” Franco berpizteko konspirazioari buruzko eleberri ironiko eta zentzugabea da, denon ahotan egongo dena.