Pío Baroja gaur ere

Pio Baroja euskal herritar nobelagilea Donostiako Okendo kalean jaio zen 1872ko abenduaren 28an eta Madrilen hil zen 1956ko urriaren 30ean. Betidanik, eta, bereziki, 1912an Bidasoako nafar eskualdean “Itzea” famili etxea eskuratu zuenez geroztik, Don Pio bere Euskal Herriari oso lotua bizi izan zen, eta bere jarrera, munduaren gaineko begirada, eta bere-berea zuen historiaren zentzua, oso loturik daude herri horren paisaia, memoria eta pentsamoldearekin. Baroja intelektualaren eta gizonaren bizitzako ibilbidean, inondik ere bere garaiaren adierazgarri den horretan, azpimarratzekoak ditugu, alde batetik, orduko gizarte aldaketen aurrean berak izandako jarrera independientea, ezkortasuna eta eszeptizismoa, eta, besterik, haren narrazio obra berezia, osotasunean hartuta gure mendeko literaturako begirada benetako eta hunkigarrienetariko bat dela esan daitekeena.
Félix Maraña
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17