P. D. James (1920-2014)
Duela gutxi hil da misteriozko eleberriaren erreginetako bat: P. D. James.
Agatha Christie eta Dorothy Sayeresekin batera, polizia eleberrien britaniar idazle handien hirukotea osatzen du.
Nahiko berandu hasi zen idazten, eta lehenengo lana 1963an argitaratu zuen, bertan azaltzen delarik lehenengo aldiz bere pertsonaia ezagunena:Adam Dalgliesh polizia.
Bere idazketa dotoreak irakurleen eta kritikaren interesa erakartzen jakin zuen, eta idatzi zituen eleberrietako asko zinemara eta telebistara egokitu ziren.
Bere lanen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, Un impulso criminal, Muertes poco naturales, Mortaja para un ruiseñor, La torre negra, Muerte de un forense, No apto para mujeres, La calavera bajo la piel –hemen azaltzen da bere pertsonaia ezagunenetako bat, Cordelia Gray-, Sabor a muerte, The Children of Men –Alfonso Cuaronek egokitzapen aparta egin du zinemarako-, El pecado original, La hora de la verdad: un año de mi vida –memoriak-, El faro, Muerte en la clínica privada eta La muerte llega a Pemberley.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegiak idazle britaniar handi honen misteriozko lanak ezagutzeko gonbidapena luzatzen dizue.