Paperetan blai. Kikis Alamo

Unibertsitate Iberoamerikarrean ehun-diseinu eta diseinu grafikoko ikasketak amaitu nituenetik, ideia baten inguruan aritu naiz lanean, hots, papera, arte lanaren euskarri ezezik, bera ere arte lan bilakatu daitekeela.
Papergintzako aintzinako eta egungo prozesuek, teknika propioen garapenari lotuta, jatorrizko landare ehunak lantzeko aukera eman didate adierazpen artistikoaren mailaraino jasoz, gardentasun, ukipen eta ikusmen testura, barru eta kanpo irudi eta bolumen birtual eta errealen bitartez. Azken batean, paperaren eta bere osagai diren ehunen azterketak sormeneko aukera zabal bat ireki dit.
Jendaurrean jartzen dudan lan honetan paperak argiari eman nahi izan dio lehentasuna, eta ehunean zehar sartuz bizirik dagoen paperaren barrualde mistikoa azaleratzen du.
Kikis Alamo
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17