'Papyrus' komikia
Papyrus
De Gieter, Lucien
Dolmen, 2020-2021
Lucien De Gieter komikigilea da, 1932an Belgikan sortua. Spirou aldizkarirako istorio laburrak eginez 1661. urtean hasi zen komikigintzan buru-belarri. ‘Pony’, bere lehen komikiak, cowboy gazte baten abenturak kontatzen zituen, baina komikigile gisa ospea eman zion komikia arrantzale japoniar eta lamia bati buruzko ‘Tooot et Puit’ umorezko abenturen istorioa izan zen. ‘Papyrus’ komikiaren lehen marrazkiak Spirou aldizkarian hasi ziren argitaratzen, baina aurki lortu zuen bere album propioak argitaratzeko jarraitzaile kopurua, eta halaxe lortu zuen Egiptora ere bidaiatzea, bertako aztarna arkeologikoak ezagutzea eta historia ikertzea bere abenturak eta Egiptoko mitologian are gehiago sakontzeko. Antzinako Egiptoko mito eta istorioak oinarritzat zituzten komikiak sortzen jarraitu zuen De Gieterrek urteetan zehar Papyrus serieari esker.
Dolmen argitaletxearen Fuera borda bildumak komiki hauetako batzuk itzuli eta argitaratu ditu. Papyrus berez komiki hauen protagonistaren izena da, arrantzalea ogibidez eta abentura guztien ardatz, bere lagun Théti-Chéri, faraoi baten alaba alboan daukala agertzen da normalean komikietan.
Frantzian, 1978 eta 2015 artean, Papyrusen 33 album argitaratu ziren. Dolmenen bilduma berri honetan orain arte 3 liburuki argitaratu dira, eta bakoitzean argitaratze dataren arabera antolatutako 3 album jaso dituzte. Bidaiatu antzinako Egiptora mito eta abentura artean Papyrusi esker!