Mikel Begoña: Parrapean
Beti gure parrapeko komikigintzatik munduko beste parra zein mahastietara begirada zabala da azaroaren 27, 28 eta 29an burutu dena Begoñako Udaltegian eta Santutxuko beste okoilu batzuetan. Getxoko komiki azokaren ondoren, Durangokoaren aurretik, bai bata ta bai bestean sumatutako zulo txikia estaltzeko sortu dugu jardunaldia. Euskal komikigintza izango da Begoñako parrapeko ardatza. Bertoko egileak nazioarteko gonbidatuekin nahastuz, gazteenak beteranoekin. Aurtengo edizioan okzitanieraz eta gaelikoz argitaratzen duten egileak izango dira gurekin “Hizkuntza gutxituen komikigintzaz” berba egiteko. Euskal komiki liburuen azoka zabala bultzatu nahi dugu ere, eta bide batez, bertara editore txikiak etor daitezen hemendik gure gonbidapena luzatu nahi diegu. Gazteentzat Parrapean komiki txapelketa ere zabalik dago, sariak jardunaldietan banatuko direlarik eta baita irabazleak mahatserriko Berton aldizkarian euren lanak argitaratzeko aukera izango dutelarik. Euskal binetak 1894-2014 erakusketa udaltegiko aretoan, Parrapean saria emango zaio euskal komikigintzan aintzindaria izan den beterano bati, animazio proiekzioak, tailerrak, hitzaldiak Udaltegian eta baita Santutxu aldeko tabernetan, Komiki aurkezpenak, musikarien eta komikilarien zuzeneko lana…
Zeozer gehiago behar duzu zure agendan azaroak 27, 28 eta 29a gorriz azpimarratzeko?
Mikel Begoña