Pasaia Itsas Festibala 2024
Pasaiako itsas festibala eta itsas ondarea balioan jartzeko ekimen hau dela eta, Julen Ribasen komiki batean berak egindako marrazkia
Pasaiako Itsas Festibala 2024
Abian da 2024ko Itsas Festibala Pasaian. Lau egunez itsasoa eta itsasontzi tradizionalak izango dira protagonista Pasaiako badian, beste hainbat kultur ekitaldiz lagunduta. Bi urtero ospatzen den jaialdi honek, aisialdi agendan bere lekua izatea lortu du, eskaintzen dituen jarduera bereziengatik. Aurtengo edizioaren ardatzak ondorengoak dira:
- Aita Mari : itsasoak, pertsonak eta gizarteak elkartzeko ahalmena duela azpimarratu nahi da, eta horren adierazgarri den Aita Mari salbamendu itsasontzia egongo da bertan bisitatzeko, 2020tik Mediterraneoan misio humanitarioan milaka lagun salbatzen aritzen den itsas ontzia.
- Txile : Hego Amerikako herrialdea da aurtengo gonbidatuta, azken urteotan zehazki Chiloe artxipelagoan itsas kultura babestearen aldeko esfortzuak balioan nola jarri dituzten erakutsi asmoz.
- Itsasontzi tradizionalak : Betiko moduan, urrutitik etorritako eta ondare balioa duten itsasontziak izango dira jaialdiaren protagonista. Itsasontzi hauetara bisitak egin daitezke baita nabigatu ere.
Gure paisaia eta itsas ondarea nazioarteko komikietan eta bertakoetan ikustea ez da ohikoena, eta liburutegitik, Itsas Festibala dela eta, Julen Ribasek “¡Todo irá bien!” (“Ah ça ira !”) komikian egindako irudia erakutsi nahi dizuegu. Irudi honetan Pasai Donibane eta garai bateko hainbat ontzi agertzen dira.