Pasarte ezezagunak
2012an Gipuzkoako historiaren aurpegi berriak lelopean hasitako bideari jarraipena emateko, Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak 2015erako laugarren hitzaldi-sorta prestatu du. Aurreko edizioetan bezala, hitzaldi-sortaren helburu nagusiena entzulego orokor bati eta maila dibulgatibo batean Gipuzkoako pasarte ezezagun edo gutxi ezagunak ezagutzera ematea da.
Iaz bezala, aurten ere Gipuzkoan eragina izan zuten bi mendeurrenek baldintzatuko dute hitzaldi-sorta.
Alde batetik, 1415ean garatzen eta indartzen ari zen Gipuzkoako hiribilduen Hermandadeak bere lege-bildumetako bat argitaratu zuen, Ahaide Nagusi eta landa giroko aiton-amonen mehatsuari aurre egiteko; aitzaki horrekin Bandoen arteko gudak aztertuko dira.
Bigarren gertakaria 1615ko urrian ospatutako Luis XIII. eta Austriako Anaren arteko eskontza da.
Hirugarren gertakaria Napoleondar gudu odoltsuei amaiera eman zien 1815ean gertaturiko Waterlooko bataila da, non Gipuzkoa, nahiz eta zeharkakoa izan, paper garrantzitsua izan zuen.
Beste hitzaldiak, betiere kronologikoki aztertuak, gai anitzak aztertuko dituzte: Aurrehistoria eta bere ondarearearen babesatik Transizioa eta bere euskarri grafikoara, Antzinate Berantiarreko Baskoiak, Gipuzkoako erakundeen Espainiar koroarekiko diskurtso politikoaren bilakaera, sorginkeriaren kontzeptuaren inguruko mitoak eta usteak eta XIX. mendeko Gipuzkoako elite liberalen jatorri eta sorkutzatik igarota.
otsailak 3, asteartea
La cueva de Praileaitz I (Deba): investigación y defensa del patrimonio.
Xabier Peñalver
otsailak 24, asteartea
Pirineo iparraldeko eta Gipuzkoako ipar-ekialdeko mugako baskoiak Antzinate Berantiarrean (V. - VII. mendeak).
Jokin Lantz Betelu
martxoak 30, astelehena
Un epílogo a la Lucha de Bandos en épica oral vasca: La realidad histórica tras el Cantar de Sandailia.
Jon Andoni Fernández de Larrea Rojas
apirilak 28, asteartea
La frontera como privilegio: Gipuzkoa y su discurso político ante la Corona de Castilla entre los siglos XIV y XIX.
Álvaro Aragón Ruano
maiatzak 26, asteartea
Euskal Herria 1615 urtean. Talde-sorginkerian sinisten duen gizarte bat?
Juan Ignacio Paul Arzak
ekainak 9, asteartea
La campaña de Waterloo y Gipuzkoa.
Carlos Rilova Jericó
irailak 29, asteartea
Erreximen Zaharretik Estatu Liberalera Gipuzkoan: Donostiako agintariak eta “euskaldun onaren mitoa” Joan Ignazio Iztuetaren “Gipuzkoako Dantza”-ren arabera (1824).
Daniel Bermejo Mangas eta Javier Esteban Ochoa de Eribe
urriak 27, asteartea
Las entregas reales de 1615 y 1657. De Ana de Austria y Luis XIII a María Teresa de Austria y Luis XIV.
Iñaki Garrido Yerobi
azaroak 24, asteartea
Euskal Herria Trantsizioan Lazkaoko Beneditarren Fundazioak gordetzen duen bilduma grafikoaren bitartez (1970-1982).
Miren Barandiaran eta Etxahun Galparsoro
Hitzaldi guztiak arratsaldeko 7:30etan izango dira.
{jcomments on}