Patrick Modiano (1945- )
Patrick Modiano nobelagile frantziarra Boulogne-Billancourten jaio zen 1945eko uztailaren 30ean. 1972. urtean Frantziako Akademiak Nobelaren Sari Nagusia eman zion eta 1978. urtean Goncourt Saria lortu zuen.
Beti egon da Literaturako Nobel Saria lortzeko kinielatan eta azkenean, 2014ko urriaren 9an eman dio Suediako Akademiak.
Bere nobela batzuk zinemara eraman dira eta beste film batzuetako gidoi lanetan ere aritu da, batik bat, Louis Malleren Lacombe Lucien izeneko film ospetsuan.
Idatzi dituen obrarik garrantzitsuenak hauexek dira, besteak beste: L'herbe des nuits, Dora Bruder, Un pedigree, Dans le café de la jeunesse perdue edo Rue des boutiques obscures, besteak beste.
Gonbidatuta zaudete idazle horren obra zabala ezagutzera KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian.