Patxi Peláezekin solasaldia

Azaroak 22, 19:00tan Komikigunean
Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak, 'Euskal Irudigileak'-ek, Komikigunean burutuko den solasaldi berria antolatu du. Oraingoan Kike Infame eta Patxi Peláezen arteko solasaldia izango da Patxiren ibilbideari buruzkoa. Patxiri buruzko aurkezpentxo hau bidali digute elkartetik:
‘Animazioarekin erlazionatutako proiektu anitzetan parte hartu du bere ibilbide profesionalean, zehazki pertsonaien diseinuan espezializatuz. Hasiera batean Dibulitoon ekoizle independentearekin eta geroago freelance modura, azken 20 urteetako sektorearen bilakaera gertutik ezagutu du. Hainbat ipuin egin ditu ilustratzaile gisa, ipuin hauek Olentzero izan dute protagonistatzat, eta komikigintzaren arloan berriz, Xabiroi aldizkariaren babesean, Auzomorro pertsonaia sortu zuen.’
Euskal Irudigileak
Patxi Pelaez