Peetersen 'Pilula urdinak' komikia

'Pilula urdinak' istorio intimista bat da, zeinetan Frederick Peetersek bere bizitza pribatuaren leiho bat irekitzen digun. Hainbat arrazoi daude komiki hau irensteko, horien artean narrazioaren bizkortasuna, pintzel berezi bezain adierazkorra eta batez ere, deserosoari naturaltasunez eta sinpletasunez aurre egiteko gaitasuna.
Eleberri grafiko honetan narratzailearen eta GIBa duen ama gazte baten arteko maitasun-istoriaren hastapenak deskribatzen dira. Umore ukitu eta zintzotasunez baliatuz, oraindik arrotza eta ezezaguna zaigun gaia mahaigaineratzen digu. Informazioa emanez baina inongo irakaskuntzarik egiteko asmorik gabe, gure errealitatearen parte den gaiaz hitz egiten digu, nahiz eta esparru hori oraindik askorentzat ilunpean egon.
Pilula urdinak komikia 2001 eta 2002an saritua izan zen eta baita beste hainbat sari proposamenetan sailkatuta ere. Lehenengo ediziotik hamahiru urte geroago, Peetersek zortzi orrialde berri marraztu ditu Pilula urdineko protagonisten bizitzaren inguruan.