Peio Etcheverry-Ainchart Iparraldea Bertan zikloan
Martxoaren 9an, asteazkenean, Iparraldea Bertan zikloaren barruan, Peio Etcheverry-Ainchartek “Aberri txiki, Aberri handi” izeneko hitzaldia eskainiko du.
“Euskal gatazka politikoa aztertzen denean, XXI. mende hasiera honek erakusten du egoera soziopolitikoa guztiz ezberdina dela Euskal Herriko bi aldeetan. Ipar Euskal Herria eta Estatu frantsesaren arteko loturen historia zaharrean datza egoeraren jatorria, bereziki nazioen eraikuntzaren bilakaeran. Hainbat faktorek eragin zuten Hegoaldea Madrilgo
botere politikoarengandik urrun gelditzen zen bitartean, Iparraldea Pariseri gero eta sakonkiago lotzen zela, batez ere XIX. mendean zehar, III. Errepublikak bultzaturik: frantses hezkuntza sistemaren sortzea, zerbitzu militarrarena, citoyenneté
edo herritartasun frantsesaren zabaltzea, besteak beste. Ondorioz, Pirinioetako alde batean bi nazio aurrez-aurre eraikitzen zirelarik – euskalduna eta gaztelera – beste aldean euskal aberri txiki bat frantses aberri handiaren baitan murgiltzen zen.
Euskal asimetria baten jatorria…“
Hitzaldia: “Aberri txiki, Aberri handi”.
Hizlaria: Peio Etcheverry-Ainchart
Martxoak 9, asteazkena
19.30etan
Areto Nagusia (KMK)