Pep Duran. Lilurazko espazioa
1995/5/12 - 1995/6/24
Komisarioa:
Artistak:
Testuak: Fernando Golvano
Muntaia:
Prentsa oharra:
Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakusketa Aretoak Pep Duran artista katalanaren erakusketa jasoko du.
Erakusketa hau osatzen duen bildumaren zati bat Bartzelonako Palau de la Virreina-n erakutsi da. Instalazio ibiltaria da Pep Duranen erakusketa eta Donostiako Aretorako bereziki egin diren lan batzuez horniturik datorkigu. Gurearen ondaren, bilduma Palma Mallorcako Sa Nostra aretoan erakutsiko da.
PEP DURAN ESTEVA
Vilanova i la Geldrú, 1955
Obraren ezaugarriak
Hirurogeiko hamarkadaren bukaeran. Pep Duranek bere ibilbide artistikoari hasiera ernan zionean, Kataluniako arte munduan pinturaren arloa zen jaun eta jabe eta arbuiatu egiten zen garaiko gustu onaren araberako arau eta aginduekin bat ez zetorren edonolako lan hirudímentsionalak.
Urte batzuk beranduago bilakatu zen eskultura Kataluniako arte ihardueraren arlo garrantzitsuenetako bat: hala. berrartu eta baloratu egin ziren ordura arte arbuiatuak izandako artista askoren lan hirudimentsionalak.
Eskulturagile lanetan egin zuen ibilbide luzean zehar, artista katalenen (Miró, Tapies eta Brossa) ezaugarria izan zen tradizio objektuala jarraitu zuen Pep Duranek.
Duranen obrari buruz hitz egiterakoan Huber Besacier kritikari frantsesak esan zuenez, Duranek bere ibilbidean etengabe isladatuko dituen bi alderdi nabarmendu ditu hasieratik bertatik:
•lehentasuna ematen dio giza bizitzarekin zer ikusirik daukan guztiari, bizitzako alde bakun, eguneroko, apal horri;
• asmo sendoa erakusten du hondakinak, bizitzarako eginak eta bizitzarako berreginak, erabiltzeko, hondakin horiek artegai bilakatzeko.
Horrela bada, objektuen biltzailea da Duran. Hobetsi egiten ditu altzariak, jantziak, ehunak eta, batez ere. herriaren edo artisauen lanaren lekuko den gauza oro, nola tresneriak hala lantegiko altzariak.
Bere lehen lanetan, itsumustuan biltzen ditu objektuak ikusmen eta analogien bulkadaren pean. Objektua kontestutik ateratzen da eta bere nortasuna galtzen du. Egingo dituen mihiztadurei narrazioaren kutsua emango die eta zentzu ludikoa izango dute gehienetan.
Pilatu, bildu, desitxuratu eta txikituriko objektu hori berrantolatu egiten da, pertzepziozko ilusioaren fenomenoa sortarazten duen errepresentazio berri baten aitzaki bilakatzeko.
Lan egiteko era horri, non elementu berri bat sortzeko aldez aurretik beste batzuk suntsitu hehar diren. collage printzipioa deitu zion Manel Clot-ek: "Mundu berri bat eraikitzen dakien tresna da collage, bizi izandakoaren puska batzuk jaso eta presentzia hirudimentsionalen eta fabulatzeko ahalmenaren eraginez protagonismo berri emango dien tresna hain zuzen. (...) Collage-ren printzipioa bat dator eraikuntzaren arloko erretorika jakin batekin. (...) Ez da hutsetik zerbait sortzea, aldez aurretik dagoenetik eraikitzea baizik".
Orduz geroztik, Pep Duranen obraren izaera didaktikoa areagotu egin da etengabe, eraldatzetik eraikitzera dagoen urratsa eman baitzuen.
Laurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran etapa erabakiorran sartu zen Duran: objektua ez da eraldatzen, ezta ere berrantolatzen. Guztiz identifikagarriak objektuak elkartzerakoan sortzen da eskultura, ohe estalki eta metal zati batzuk gerikoen bidez lotzerakoan adibidez. Lan bat egiterakoan, ordutik aurrera ez du beharko "savoir-faire" bat, teknika berezi bat. Ez dago ez antzezpenik ez ilusioaren efekturik. Hiru dimentsioen esparru sortzaileari dagokionean.
Pep Duran metaforen, analogien, eraikitzaile bezala agertzen zaigu, ideien biltzaile trebea, egoeren narratzailea, hizkuntza baliabideen itzultzailea. Erabiltzen dituen objektu guztiak, haren lanaren ezaugarriak diren metafora objektualren epitetoak dira, emoziozko indar berezikoak, maiz askotan.
Bere azken instalazioetan egin duen lanak ez du aurrekoetako izaera metaforiko eta figuratua, bizitzarekin eta errealitatearekin lotura estuagoa zertzen baitu.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04