Per Barclay
2002/2/21 - 2002/4/20
Komisarioa: Ana Salaverría
Artistak: Per Barclay
Testuak: Liliana Albertazzi, Damien Sausset, Ramón Esparza
Muntaia:
Prentsa oharra:
Espazioan eta gizakian barrenaPer Barclay (Oslo, 1955) Italiara joan zen arte ikasketak osatzera eta han eman zion hasiera bere karrerari. Florentziako Institutu Estatalean ikasi zuen, baita Bolonia eta Erromako Arte Ederretako akademietan ere. 1984tik aurrera, erregulartasunez, erakusketak egin zituen Italia eta Norvegiako galeriatan eta, nazioarte mailan ezaguna izatera iritsi zenean Europako arte garaikideko zentro nagusienetan erakusketak egiten hasi zen. Zentro horien laguntzaz bere instalazioak eta argazki lana osatzen joan da.
Kontzeptualismoaren ildoari jarraiki, Barclayk euskarri diferenteak erabiltzen ditu (argazkia, instalazioak, objektu-eskultura) bere lanean eta kezka bakar baten inguruan dabil beti: espazioa.
Zenbaitetan bere lanak leku bezala definitu ditu, ikuslearengan tentsio sentsazioa sortzen duten inguruak, izan ere, ikusleak bere zeregina inguru horretan zehaztuta dagoen moduagatik ekintza aukerak mugatuak ikusten baititu. Sentsazio hori bere pieza ezagunenetan agertzen da (likido desberdinez betetako barnealdeak), horietan ikusleak behaketa aukera bakarra dauka, artistak berak aukeratu eta argazkian jaso duena. “Gogoko dut behaketa egitura hori nire barnealdetan –dio-. Behatzailea behartuta dago posizio jakin bat hartzera. Leku jakin batetik bakarrik begira dezake eta beti kanpoaldean jartzen da. Han gertatzen ari denetik kanpo gelditzen da beti”.
Baina instalazioak beti ez dira izan argazkien bitartez bakarrik ikustekoak. “Hotel Otava Finlandian erakusketa egiten ari zen galeriaren ondoan zegoen itxitako hotela zen. Jendeak erakusketa ikusi ondoren aldameneko eraikina bisita zezakeen, bertan zegoen instalazioa ikusteko. Munichen gauza bera egin genuen. Baina bietan ere puntu bakar batetik ikus daiteke, eta beti kanpo aldetik”.
Koldo Mitxelenako erakusketarako bereziki diseinatu duen instalazioak, ordea, ez dio ildo horri jarraitzen eta horren arrazoia da “ espazioaren berezitasuna, sabaitik sartzen den argia. Gustatu egin zitzaidan leku honek duen indarra, zulo batean bezala sentitzeko inpresioa eta erabaki nuen, lehenengo aldiz, bisitariei instalazioaren inguruan ibiltzeko aukera ematea”.
Likidoz betetako barnealdeez gain, erakusketan bere lan serie nagusietako piezak daude: etxeak, soinu instalazioak eta irudi puzgarriak, baita hormetako zenbait argazki digitalizazio ere.
Erakusketa honetarako egin duen etxeak zenbait berezitasun ditu serie horretako aurreko piezen aldean. Batipat, erabilitako kristal mota, hain zuzen ere ispilu faltsua.
“Etxearen ideia nolabait babesarena da, kanpo aldetik bereiztekoa – dio - eta aldi berean nire gainerako lanetan dagoen indarkeriako sentimendu bera, ikuslea kanpoko posizio batean jartzera behartzen baitu. Barruan gertatzen dena ikus dezakezu, baina ezin duzu sartu, ezin duzu bertan babestu, ezin duzu parte hartu. Kanpoan zaude erabat. Horrela espazio kontzeptua eta etxea bera aztertzen saiatzen naiz, baina beste modu batean, likidoz betetako gelak aztertzeko erabili nuenarekin zerikusirik ez duena. Forma aldetik erakargarria, baina azken finean hermetikoa. Kristala erabiltzen dut bestaldekoa ikusi, sentitu baitezakezu. Materialak gardentasun horren zeinu gisa funtzionatzen du”.
Baina serie horietan behatzailea nahita “kanpoan uzten” bada, erdi-puztuta dauden poltsa handiz osatutako artistaren instalazio handiek atzealde moduko baten antzera funtzionatzen dute, non espazioa ez baitute bere mugek zehazten, okupazioak baizik. “Obrak nire beste instalazioen aldean guztiz diferentea den espazio bat eraikitzen du, guztiz fisikoa den zerbait da, fluidoa, mugitzen den eta uki daitekeen zerbait da. Presentzia fisikoa askoz ere markatuagoa duen zerbait. Gainera ez da espazioa “sortzen” duen zerbait, okupatzen duena baizik”.
Erakusketa osatzeko bere pieza zirragarrienetako bat erakusten du, gillotina, eta artistaren beraren hitzetan “botere sentsazioa edertasunaren adierazgarri gisa” erakusten du, horrekin batera “eskultura bezala” definitzen dituen giza irudien zenbait argazki eransten ditu, behin eta berriz azpimarratzen baitu haien alderdi materiala eta espazioaren okupaziokoa; eta bukatzeko material distiratsuko bi zakuz egindako soinu instalazio bat prestatu du, “oinarrizko formak, aintzin-aintzinakoak, egiptoarren garaietatik erabiltzen diren formak” bezala definitzen duena, baina bere instalazioan forma horiekin batera punta-puntako teknologiako ehunak erabiltzen ditu.
Aretoko paretetik zintzilik dauden bi “zakuak” kable bidez lotuta daude eta ikusleak haietako baten azpian jarriz gero kableen bidez igorritako soinua soma dezake. Barclayren esanetan ehun zatien funtzioa da “aterpe modukoa izatea, denda bat osatzen dute, oso gauza soila eta oinarrizkoa, gorputzaren formei lotzen zaiena, oso mekanikoa eta, azkenik, bortitza, hutsune sentimendua maximizatzen duena”.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04