Pere Olivé funtsa
1973an, Planeta taldearentzat hasi zen lanean, Comics Forum-eko (Planeta) zuzendari artistiko izendatu zuten 1982an, gerora Planeta DeAgostini Cómics bihurtu eta lan horretan jarraitu zuen 2006ra arte. Pere Olivék, helduentzako hainbat aldizkaritan parte hartu zuen, hala nola, Visado eta Código 4 homosexualitateari buruzko serie ezberdinak egin zituelarik.
Pere Olivé eta Luis Gasca lagun-minak dira Luisek J.M. Lararekin batera Pala argitaletxea sortu zuenetik. Olivé laguna izateaz gain, Pala argitaletxeko kolaboratzaile ere izan zen, batez ere marrazkien kolorea landuz. Laguntasun horri esker, egin zion Pere Olivék Gipuzkoako Foru Aldundiari bere funtsaren dohaintza.
Funts honen 1500 dokumentu baino gehiago katalogatu dira. Batik bat fikziozko komikiak dira, funtsaren herena gutxi-gora-behera superheroien generoari dagozkion komikiek osatzen dute. Baina abenturazko komikiak, umorezkoak edo zientzia-fikziozkoak ere biltzen ditu. Funts honen baitan biltzen dira ia mende oso bateko komikiak, zaharrena 1928koa da eta berriena berriz 2014koa.