Pertsonaien animazio tailerra Adobe After Effects-ekin
Udaberriarekin aurtengo lehen ikastaroaren berri eman nahi dizuegu. Komikigileei espreski zuzendutako ikastaroa da honakoa, Unai Guerra adituak prestatutakoa.
Unai Guerrak 20 urte baino gehiago daramatza grafismoan eta animazioan profesionalki lanean. Hainbat zinema eta telebista ekoiztetxe zein telebista kateetan lan egin du. Orange, Ritz, Cinfa, Sony, Heineken... bezelako bezeroentzako kanpaina handiak egin izan ditu. Animaziozko film laburrak zuzendu ditu eta telesail eta luzemetraietarako kreditu eta efektu bisual ugari diseinatu ere bai.
Tailer honetan Adobe After Effectsen oinarrizko erabilera aztertuko dugu, gure marrazkiei mugimendua emateko eta animazioak esportatzen ikasteko, eta ostera, bakoitzaren sare sozialetan erabili ahal izateko.
Ez da beharrezkoa programari buruzko aurretiko ezagutzarik izatea, baina tailerrean parte hartu aurretik, programa instalatuta izatea gomendagarria da. Era berean, kominigarria da zuen ordenagailu eramangarriak ekartzea erabiltzen duzuen marrazketa-programa eskura izateko (Clip Art Studio, Photoshop, Illustrator, Krita…).
Ikastaroa: Pertsonaien animazio tailerra Adobe After Effects-ekin
Antolakuntza: Komikigunea
Tokia: Koldo Mitxelenako Aretoa eta zuzenean Youtube kanaletik
Data: Maiatzak 26 eta 27
Ordutegia: 10:00-13:00
Hizkuntza: elebitan
Izen-ematea: komikigunea@gipuzkoa.eus edo 943249690
Irakaslea: Unai Guerra
Edukia:
- After Effects-en interfazea
- Animazioak egiteko oinarrizko tresnak
- Marrazketa-programan elementuen prestaketa
- Inportazioa eta geruzen erabilera After Effects-en
- Hierarkiak eta materialaren antolaketa
- Pertsonaien animazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak
- Pertsonaien animazioa
- Timing eta loopak
- Animazioaren esportazioa