Peter Pan Koldo Mitxelena Kulturunean izango da
![](/documents/40969048/44191963/peterpan_luisgasca2.jpg/ccd50551-dd6a-8fc1-fc5e-a5bcf13629a2?t=1668869536170)
Gipuzkoako Foru Aldundiak, duela zenbait hilabete, Gasca Bilduma eskuratu zuen. Lan honek urteetan Luis Gasca editore donostiarrak komikiarekin zerikusia duten bildutako hamarnaka dokumentu biltzen ditu.
Apirilean Koldo Mitxelena Kulturunean, Peter Pan pertsonaiaren inguruan Gaskak bildutako hainbat liburu eta objektu ikusgai izango dira. Pazko Astean berriz, pertsonaia ospetsuaren filmak gogoratuko ditugu Fonotekan.
James Matthew Barrie (1860-1937) da 1904ko abenduan lehen aldiz antzeztu zuten Peter Pan antzezlanaren egile eskoziarra. 1911an Peter Pan eta Wendy eleberria berridatzi zuen, jakin gabe betiereko lana idazten ari zela. Antzezlanean zein eleberrian, Peterrek Sekula Betiko Lurraldera gonbidatzen du Wendy Darling neskatoa. John eta Michael nebak ditu abentura miresgarri horretan lagun eta Txillintxo maitagarriarekin batera Kako oker kapitain gaiztoari aurre egingo diote. Luis Gasca bildumaren liburu eta objektuak jarriko dira erakusgai KMn apirilean zehar.