Pilar Soberón. Murgilketak. Viajes de Jung

Murgilketak. Viajes de Jungerakusketak proposatzen du hondogabearen dimentsioan barrentzea, hauskortasuna eta hegazkortasuna lanabes, giza psikean dautzan behialako mitoak azaleratuz eta animalia nahiz giza bizitzako milioika urteetan zehar forjatutako inkontziente indibiduala eta kolektiboa birkonektatuz, zeintzuk geure oroimenean inskribatuta baitaramatzagu, Jungen arabera, eta zeintzuez blaituta baikaude, nolabait.
Erakusketan, funtsezko bizigaiak aurkitzen ditugu: argia eta ura. Argia, berotegietatik zeharrargitara ikusten dena, eguzki monumentu baten gisara, Stand by fields obran, lurraren eta birsorkuntzaren munduak durundi eginez, eta ura, berriz, zubi batetik hartutako irudien bitartez, Viaje de Jung obran, azpimundurako eta inkontzientziarako bidaia gautar horretan, zeruaren eta uraren irudi alde-rantzikatuen bitartez.
Jarraian, landarezko berotegira igarotzen gara: eskala handiko eraikuntza bat, babeslekutik egoitza primitibo-rantz transzenditzen duena, halako eran non babeslekua eraldatu egin baita eta landareak beren azalean mutatu baitira. Espazio zeharrargi horrek berak erdizka ikusten uzten du erakustaldiaren azken etapa: ura, bere jariatze-bizitzarekin eta berarengan gertatzen den ororekin.
Ganbara, 3. solairua
Inaugurazioa: azaroak 22 , 19:30
2017-11-22 / 2018-01-19
Asteartetik larunbatera:
11:00-14:00 / 16:00-20:00
Jai egunetan itxita
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17