Margazkiak
![](/documents/44242700/51037306/camaras.jpg/829a3015-c7f4-2f7e-eb7b-6483cfd0e320?t=1683102588279)
2002/7/4 - 2002/9/28
Komisarioa: Javier San Martín
Artistak: Jose Ramon Amondarain, Alejandro Garmendia, Aitor Ortiz, Paco Polán, Pepo Salazar, Juan Ugalde
Testuak: Javier San Martin
Muntaia: Arteka
Prentsa oharra:
KMKko erakusketa berri honetan biltzen diren sei artegile horiek jarrera batzuk antzekoak dituzte, batez ere irudia kristalizatzeko beste era horietarantz ireki den jatorri piktorikoari dagokionez, baina ezberdintasun puntu ugari ere badituzte beren artean, belaunaldikoak izan edota pinturari buruzko interesei eta itxaropenei buruzkoa izan. Beren artean duten lotura ez da arbuioan, pinturaren kontrako kultura baten proposamenean oinarritzen, eta pintore langile eta grinatsuaren –esklusiboki pintore izatearen- ideia gainditu nahian baizik. Horren aurrean, artegile horiek pinturaren kondizio barreiatuaren isla dira, eta ez pintura hain koherente eta enfatiko batena. Pintura horientzat lan eremu berri batean irudiak berraztertzeko jarduera da.
Jose Ramon Amondarainek (Donostia, 1964) pintura eta argazkiaren arteko zirrikituak arakatzen ditu errepresentazioaren dispositiboei buruzko ikerketa zehatz baten bidez.
Alejandro Garmendiak (Donostia, 1960) izaterik gabekoa dokumentatzen duen argazkigintzaren ikuspegian egiten du lana, ezinezko espazioak, espazio irreal eta orekarik gabeak aurkeztuz: batzuetan larriak, besteetan kezkagarriak.
Aitor Ortizek (Bilbo, 1971) arkitektura argazkigintzaren arloa arakatzen du giza inguruaren adierazle pribilegiatu gisa, bere irudietan giza irudia artoski sartu gabe geratzen bada ere. Sarri argazkiarekin identifikatzen dugun bat-batekotasunaren ideiaren aurka, irudi horiek iraupenaren ideian oinarrituta arkitekturaren espazioa erretratatzen dute.
Paco Polán (Iruña, 1963) argazkiak irrealera egiten dituen okertzeen adierazgarri ona da. Polanen irudietan, argazkilariak hor aurrean, objektiboaren aurrean, zerbait egon dela daukan konbikzioa urtu egiten da fikzio ariketa batean.
Pepo Salazarrek (Gasteiz, 1972) komunikabideetako fluxu hipnotikoa arakatzen du bere instalazioetan, non errealitatea ikuskizun gisa azaltzen den. Bere obrek, ironia eta atsegintasunaren artean, gazteen kulturaren arloa birsortzen dute.
Juan Ugalde (Bilbo, 1958) arruntaren geruzarik sakonenetan sartzen da bere koadro, argazki eta bideokin, landakoen eta atxikitako txaleten bide erdian dagoen estetika batean.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04