Piztiak-en Gabeko Kalapitxixak. Josu Aranbarri Aramaio

2011.05.19 - 2011.06.18
Josu Aranbarri Aramaioren proiektu zabalaren atal bat da erakusketa. Piztiak taldearen azken diskoaren kantei, irudia jartzen diena.
PIZTIAKen Gabeko Kalapitxixak erakusketa, lengoaiaren inguruko ausnarketa-jolasa bezala proposatu nahi digu Josu Aranbarri, Piztiak musika taldeko baxu jotzaileak.
Lengoaia plastikoan, hau da, pintura, komikia, argazkigintza, bideogintza, eskultura eta poesiaren muga anbiguoekin jolastu.
Hizkuntza ezberdinen lengoaiaren interferentziak, akatsak, gaizki ulertzeak eta esanahi anitzeko hitz jokoak. Guzti hau, margolan, bideoinstalazio-eskultura-komiki, diorama, instalazio, poesia-margolan, eta ikuslearen parte hartze interaktiborako pentsatutako jolasen bitartez eraman du aurrera, Josu Aranbarri sortzaileak.
Gaur aukeztu den erakusketa, proiektu zabalago eta anitz baten beste atal bat baino ez da. Lehena, PIZTIAKen Gabeko kalapitxixak diskoa izan zen; bestetik, bideoklipa eta making off-a ere badira projektuaren osagai, Josu Eizagirrek zuzenduko duen laburmetraiarekin batera.
Ganbarako erakusketan, Josu Aranbarri berak eta beste batzuek azken disko horretarako sortutako kanten hitzei, irudia jarri die ondarrutarrak. Izan ere, Gabeko kalapitxixak diskoaren liburuxka, erakusketa honetan agertzen diren lan batzuen isla baino ez da; hau da, benetako “liburuxka” erakusketa bera da, lan guztiak erakusketari begira sortu direlako, formatu handian, eta ez liburuxkarako.
Beraz, erakusketa aretoa hiru dimentsiotako diskoaren “liburuxka” bihurtzen da ( edo diskoa bihurtzen da erakusketaren soinu banda?), non portadako komikia eta barruko artelanak benetako neurrian ikusteaz gain, abestien inguruan, poema horren inguruan eta ideia horrek iradokitzen dituen hainbat gauzen inguruan sortutako hainbat artelan egongo baitira ikusgai.
Modu honetan, jendeari, “diskoko liburuxkan sartzeko aukera” emango zaio eta gainera, parte-hartzailea izango da, bisitariak, “sortzaile” izango dira PIZTIAKen Gabeko Kalapitxixak-en.
Josu Aranbarri Aramaioren
- Leioaako Arte Ederretako Fakultatean lizentziatua
- KIRMEN URIBErekin batera LE BLIST irudi taldeko sortzailea. Komikiak, kartelak poesia etab, landuaz. “ AMAZULU” komikiarekin Gernikako komiki lehiaketa irabazi eta “ABORTO HONI EZ” komikiarekin Ondarroako LUTER L. taldeak antolatutako komiki lehiaketa irabazi. Ondarruko hainbat musikari, artista eta abarrekin “LEBLISTADA” ikuskuzuna antolatu eta hainbat ekitaldi eman ( Musika, Boris Vianen LAINOA antzeztu, diaporamak projektatu e. a).
- TU-K eta PIZTIAK musika taldeetako partaidea
- TU-Kren maketen portadak, PIZTIAKen “HUTS NAZAZU”, “HASI ORDUKO”, “EZ NAIZ EZER”, “HAIN NEKATUTA”, “ARGIA ETA ITZALA”, “ZERO” eta “EURIAREN ZAIN” ; TXUMA MURUGARRENEN “HEGAZKINEN ARIMA” eta ZEA MAYSen “HARROBIAN” disken portada, kartel liburuxka eta artelanen egilea. (ZEA MAYSen HARROBIAN diskaren aurkezpenean, Bilboko kafe antzokian, zuzenean margolan erraldoi bat egina, gaur egun Santutxuko ZARATA JAZZ CAFEn ikusgai).
- IÑIGO ZABALZArekin batera “DADA HILDA DA” eta “PAUL VODOO” performanceak egina.
- KIRMEN URIBEren “BITARTEAN HELDU ESKUTIK” poesia liburuaren aurkezpenak 2002-2004 bitartean( 20ren bat), zuzeneko margolan- performanceak eginaz TXOMIN URIBEk guitarra jo eta KIRMENek errezitatzen zuen bitartean.
2003tik aurera AMULETOAK projektuak aurrera eramana:
-Besarkada (Kirmen Uriberen poesia baten oinarrituta)
-Bi batean
-Musua (Unibertsoaren sorrera)
-Musuak II
-Ikaro eta Ikara
-Kuadro italiano txikixe
-Arbolaren berbak (Josu beraren poesia baten oinarrituta)
-Gasteizko kalapitxixe
-Bihotz (Mikel Laboarean kantu batean oinarrituta
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04